Ikasleen irakas - ikas prozesurako



IKTak baliagarriak izan daitezke ikasleen irakas - ikas prozesua egoki garatzen dela eta haien kabuz edukiak sortzeko gai direlaz ziurtatzeko. Horretarako hainbat dira sarean eskura ditugun aplikazioak edota plataformak.

Ofimatika deritzon horretan, bulegoetan burutu ohi diren zereginak automatizatzeko, hobetzeko eta optimizatzeko teknika, aplikazio eta gailuen multzoa dena, lanak egiteko edota ikasteko baliagarriak izan ahal diren hainbat programa ditugu; adibidez, Office edota Google Apps.

Resultado de imagen de microsoft office
Microsoft Office-n barruan hainbat programa ditugu dokumentuak editatzeko (Word), aurkezpenak egiteko (Power Point), kalkulu orriak egiteko eta matematikak lantzeko (Excel) edota klasean notak hartu ahal izateko (One Note). Horretaz gain hauek guztiak, Hotmail zerbitzailearen kontu batekin lotzeko aukera ere eskaintzen digu gure datuak "hodeia" deritzon horretan gorde ahal izateko, edonon eta edonoiz eskura eduki ahal izateko. Honen desabantaila bakarra nahiko garestiak direla da.



Resultado de imagen de google apps
Horietaz gain, Google-k nahiko antzekoak diren aplikazioak ere eskaintzen dizkigu dohainik, Google Apps deituriko paketean. Docs, Slides, SheetsKeep eta Drive aplikazioetaz gain beste batzuk ere eskaintzen dizkigu; egutegia antolatzeko (Calendar), kontaktuak gordetzeko (Contacts), besteekin hitz egiteko, bideoz, idatziz... (Hangouts), inkestak sortzeko (Forms) blogak egiteko (Blogger), irakasle eta ikasleen arteko komunikatzea errazteko (Classroom) edota emailak bidaltzeko (Gmail).

Nahiz eta eskemak Worden zein Docsen egin ahal ditugun, hauek egiteko beste tresna batzuk baditugu ere sarean. Eta, zelan egiten da eskema bat Worden? (ikusi bideoa).

Resultado de imagen de mindomo

Tresna horien adibide bat dugu Mindomo plataforma. Honetan mapa kontzeptualak, eskemak edo organigramak egiteko aukera izateaz gain, hauen aurkezpena egiteko aukera ere badugu.
Bertan, erabiltzaile bat baino gehiagok edita ditzake mapa kontzeptualak




Audio artxiboak sortzeko, editatzeko (Audacity) edo partekatzeko (Soundcloud) aukera esakaintzen diguten tresnak ere baditugu, dohainik.
Audacity kode irekiko programa bat denez, edonork deskarga dezake, hona hemen deskargatzeko tutoriala.

Soundcloud-en hasteko


Bideo artxiboak sortzeko, editatzeko (Open Shot) eta ikusi zein partekatzeko (Youtube) aukera anitz ere badaude sarean.
Nola erabiltzen da Open Shot?