Familiekin komunikatzeko

Familien eta irakasleen arteko komunikazioa ezinbestekoa da, ez bakarrik umeek klasean egiten dutenaren berri gurasoek izan dezaten baina baita familien iritzia kontuan izateko

Lehendabizi, familiek  irakasleak edo tutoreak ezagutu beharko lituzkete (formakuntza, esperientzia...) Horretarako, irakasleak haien LinkedIn profila gurasoen eskura jar dezakete, esaterako. Horren adibidea, nire profila izan daiteke: María Camaron.

Klasean egunero egiten diren ariketen berri izateko, klasean lantzen diren edukiak zeintzuk diren jakiteko edota etxerako lanak zeintzuk diren gurasoekin partekatzeko aproposa lirateke plataforma bat zabaltzea eskolan edota blog bat eratzea.
Horren adibide ditugu Dinantia, Class Dojo edota Google Classroom.

Hauetaz gain, gurasoen eta eskolaren arteko komunikazioa baimentzen duten beste baliabide batzuk ere baditugu, Google-n barruan.

Forms-en inkestak sor daiezteke familien iritzia ezagutzeko gai baten inguruan.
Calendar-en klaseko egutegia zein ordutegia antola daitezke. Gurasoek zein ikasleek egunero zein klase dituzten jakin dezakete, azterketak noiz diren, txangoren bat noiz den ikusi nahi badute...

Klaseko ordutegiaren adibide bat hau izan daiteke: