Nork idazten du blog hau?

Aupa irakurle,

Blogarekin hasi baino lehen nire burua pixka bat ezagutzea aproposa dela deritzot. Hori dela eta, nire burua aurkeztuko dut hurrengo lerroetan.

Maria naiz, Bilbon jaio nintzen duela 20 urte, eta betidanik bizi izan naiz Bilbon, "munduko hiriburuan", athletic zalea ere banaiz eta harro gainera.

Txikitatik ordenagailuek jakin-min handia sorrarazi didate eta eskolan Informatikako irakasgaia beti hartu dut hura hautatzeko aukera izan dudanean. Dudarik gabe, eskolan gehien gustuko izan ditudan klaseak Informatikakoak izan dira, horregatik Batxilergoa behin amaituta Ingeniaritza Informatikoa ikasten hasi nintzen, baina ez nuen 1. kurtsoa amaitu.
Kurtsoak aurrera egiten zuen eta nituen espektatibak eta errealitatea nahiko aldenduta zeudenez gradua utzi nuen, pena handiaz. Handik gutxira, LHko magisteritza ikasteko erabakia hartu nuen, umeak betidanik gustuko izan baitut.

Laster arte,

Maria.