Irakasleak ikasteko

Gaur egungo gizartean IKTek ikasteko aukera eskaintzen digute, hauek etengabeko aldakuntzan daude eta horregatik, irakasleak etengabeko formakuntzan  ere egon beharko lirateke. Etengabeko formakuntza ziurtatzeko irakasleak informazioa kudeatzeko gai izan behar dira. 
Informazio bilatzaile asko ditugu eskura sarean, Google dugu ezagunena mundu osoan zehar. Sarean edozein gaiari buruzko informazioa biltzeko aukera eskaintzen diguten bilatzaile honetaz gain, baditugu bilatzaile akademikoak Scholar Google edota Dialnet, esaterako.
Horiek zelan erabil daitezkeen ikusteko, hemen dituzue bideo pare bat.


Scholar Google

Dialnet
Dokumentuak, argazkiak, bideoak eta hainbat formatuetako artxiboak "hodeia" deritzon biltegian gorde ditzake irakasleak, biltegi horren adibide dugu Google Drive. Honek informazioa biltzeko aukera emateaz gain lan egiteko erremintak ere eskaintzen dizkigun; dokumentuak editatzeko edota aurkezpenak egiteko, adibidez.

Eta nola erabiltzen da? Bueno ba, Google Drive zelan erabil daitekeen jakiteko, hona hemen bideo bat.


Googlek ez ditu bakarrik informazioa biltzeko eta editatzeko tresnak erabiltzaileen eskura jartzen, Google Apps deituriko aplikazioen multzoak hainbat aukera eskaintzen dizkigu.

Hauetaz gain, gaur egun informazioa jasotzeko bide gehiago ere baditugu, sare sozialak, bideoak, podcastak, eta abar.

Baliabide hauek guztiak gune bakar batean batzeko, Ikasteko Ingurune Pertsonala (ingelesez PLEa) dugu, gure konpetentzien garapena lortzeko erabiltzen ditugun erremintak, zerbitzu eta tresnen multzoa.